SARRERA

  • Gazte helduen artean gaixotasun neurologikoetatik sarriena da, eta normalean 18 eta 35 urteren artean diagnostikatzen da.


  • Emakumeei gizonei baino proportzio handiagoan eragiten zaie.


  • Gazteen artean bigarren ezintasuna kausa da, trafiko istripuen atzetik.


  • Gaixotasun kroniko bat da, bizi kalitatean ondorioak eragin ditzakena, horregatik gizarte eragin handia sortarazten du.

miércoles, 8 de diciembre de 2010

GAIXOTASUNAREN KAUSAK

Gaixotasun honen kausak ezagutzen ez diren arren, zientziak hiru teoriak onartzen ditu: birus baten erasoa, erreakzio immunea edota bi hauek aldi berean eraginda.

SINTOMAK

Hauek dira esklerosi anizkoitzaren sintoma batzuk: ikusmen arazoak, hitz egiteko arazoak, eskuetan dardarak, ahultasuna, nekea, gorputz ataletan paralisia...

lunes, 6 de diciembre de 2010

GABONETAKO KANPAINA

OPARI-ZORRO SOLIDARIOA
Abenduaren 18tik urtarrilaren 5era ForumSport-eko hainbat dendatan jendea behar da opariak paperean biltzeko eta horren truke euro bat kobratuko dute. Ateratzen den dirua erabiliko da errehabilitazio zentruak finantziatzeko.
Animatu zaitez!
Informazio gehiagorako: http://www.emfundazioa.org/boletines/envoltoriosolidario.htm

jueves, 25 de noviembre de 2010

GAITZA ETA GAIXOAK

Bideo honek esklerosi anizkoitza duten hiru emakumeren istorioak kontatzen ditu. Bakoitzak eguneroko bizitzan egiten duena eta gaixotasunari nola egiten dion aurre azaltzen du.

BUZTI ZAITEZ KANPAINA

Euskadi urentan blai,
86.000 euskaldun "busti" ziren Esklerosi Anizkoitzagatik
Uztailaren 11an, Esklerosi Anizkoitza Euskal Fundazioa Busti zaitez Esklerosi Anizkoitzagatik 13. edizioa kanpaina ospatu zuen, Euskadiko 75 tokietan. Emaitzak izugarriak izan dira. 86.000 pertsona "busti" egin dira eta 1.200.000 metro solidario igeri egin ziren.
Urtero kanpain honek laguntza gehiago jasotzen du, lehen edizioen emaitzak hobetzen. Gainera, edizio honetan, Fundazioak Eusko Legebiltzar "bustitzen" direla lortu du, uztailaren 6an Gasteizen Parlamentuaren egoitzan ospatu zen ekintza batean.
 
Mójate
Ekintza honen helburuak gaixotasun neurologikoa eta sendaezina honen arazoak jakinaraztea eta bizi kalitatea hobetzeko Esklerosi Anizkoitza dutenentzat eskaintzen dugun errehabilitazio zerbitzuak finantziatzeko dirua biltzea dira. Busti zaitez egunean berriro mila biztanle haien zintzotasuna erakutsi dute eta nork bere harri-koskorra ekarri dute gaixotasunaren kontrako borroka lagunduz.

Esklerosi anizkoitza duten gaixoen aldeko kanpaina

Esklerosi anizkoitza duten pertsonei elkartasuna erakutsi eta bide batez, euren bizi kalitatea hobetzeko beharrezkoa duten birgaitze zerbitzua finantzatzea du helburu emanaldiak, eta Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitza Elkarteak (ADEMGI) antolatu du, Errenteria-Oreretako udalaren laguntzarekin. 

viernes, 19 de noviembre de 2010

Esklerosi Anizkoitza sistema zentralaren gaixotasun autoimmunea da, berez muinaren eta burmuninaren hanturan datza. Honen ondorioz, mielina (nerbio inguratzen duen gantza) eta nerbioak galtzen dira, eta nerbio-sisteman zehar orbainak agertzen dira.